XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MARITXU - Nora joan gogo duzu? JEAN-PIERRE - Nik dakita... Urruntzekotan, hobe da aski urrun joatea...

MARITXU - Parisera ote? JEAN-PIERRE - Uste dut baietz.

MARITXU - Beraz, enetzat galdua zara! JEAN-PIERRE - Nolaz? MARITXU - Zu Parisen eta ni hemen, nola nahi duzu gure amodioak iraun dezan?

JEAN-PIERRE - Maiz idatziko dizut... MARITXU - Idatzi ala tirrit berdin da...Gaixo Jean-Pierre! Gaixo ni! Zendako mila sorgin ez da lantegirik gure eskualde hauetan?Beharbada hobeki bilatuz... Bokale edo Tarnosen... Paue ere ez da hain urrun, azkenean...

JEAN-PIERRE - Beti lan eskasiaren beldurrean bizitzeko? Nahiago dut, joan behar eta, lana den tokira joan!

MARITXU - Niganik urrundu nahi duzu... Ez ahal nauzu sekula maitatu... bestela, hemen nonbait, geldi zintezke...

JEAN-PIERRE - Zer uste duzu, neure nahitara ba noala? Otoi, ez horrelakorik pentsa! Bortxatua naiz, bortxatua. Aditzen duzu: bortxatua!

MARITXU - Eta noiz abiatuko zara? JEAN-PIERRE - Laster.

MARITXU - Joan aitzin berriz ikusten ahalko zaitut bederen?

JEAN-PIERRE - Azken agurraren egitera etorria nintzen...

MARITXU - Zer? Jada... Azken aldiko ikusten ote zaitut? Jean-Pierre. Bihotza punpeka ari zait, ezpainak zimurtzen ari zaizkit. Hatsa ez dezaket gehiago har! Jean-Pierre ene maitea... Bakarrik utziko ahal nauzu?

JEAN-PIERRE - Ez nizun horrelako minik egin nahi... Baina biziko legeak bortitzak dira.

MARITXU - Eta ez zara nagusiaren kontra haserretzen? JEAN-PIERRE - Ez du balio... Zeren egiteko?

MARITXU - Ez dakit. Baina, hola segituz gazteria guztia hemendik joanen da, ezin biziz...

JEAN-PIERRE - Etorriko naiz berriz.